XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begi guztiak Britxemerren aldera jiratu ziren.

Bere izena entzutean jarri zen tente baina aldegin zioten lasai plantek.

- Britxemer - agindu zuen Erregek, argixeago sentitzen baitzen sendakina prestatzen zihoan eran -, heldu zaik nireganako dunan zaletasuna demostratzeko txanda.

-... Ba bai Jauna - bota zuen nola hala erdi negarrez.

- Nere adarren beharra daukat orde...
Ez zuen erantzuna bukatzeko betarik izan.

Laster zituen, Lehoiaren keinua ikustean, Ysegrin, Tibert eta beste zenbait gainean basahuntz gajoak.

Santiamen batean adarrik gabe utzi zuten eta desesperazioz marruka izkutatu zen basoan barrena.

- Helduko duk Ysegrin - zioen ezpain artean Azerik -, hire txanda ere.

- Ikusiko diagu nola moldatzen haizen.

Gero bi adarrak txiki txiki egin, lapikora bota eta bat... bi... hiru eta poliki poliki berreuneraino joan zen.

Zeremonia bukatzean goilare berri bat eskatu zuen.

Ur berotan bete eta oraingoan basakatuari luzatu zion dasta zezan.